sábado, 12 de noviembre de 2011

BEC II.IGOERA (2011-11-06)

Eberdion hau irakurta animetan zarien danoi!! Hemen nator barriro be beste 3-4 kontukin, ta ya aurtengo tenporadian amaieri urratzen dauenez, azkenak izen leikez honek!! :(

Titulun ipintxen daben modun, parte hartuotan azkenengo karrerie BECeko igoerie izen da. Hasieran bakotxak beran lekue eitxeko 500m llanuk, eta gero 450 eskillara luze!! Seguruenetik iñoz parte hartu biher ez neuken karreri ta egune!!

Oin dala hille terdi inguru, karrerako inkripziñoiek zabaldu zin momentun nahiku ondo sentitzen nintzen, belauneko min pixkataz baña gogo askokin, ta apunteti erabaki neban!! Baña hortik aurra dana problemak...hasiera baten hagin bataz txarto 2 astetan, gero hagiñantzako hartuteko antibiotikuk gaitxik tripak txarto beste 2 aste, biherraz be denpora gitxi, beste kontu batzuk be alrebes...azkenin entrenetako gogu gitxi!! :)

Baña apuntaute egonda, azken 10 egunetan 3-4 entrenamentu ein, pare bat eskillaretan be bai, ta BECa juti pentsau neban!! Ya berotzen faborito klaru bat, Julen Larruzea, ta horretaz aparte lengo urtin 3. eindeko Felicisimo Solanas eta beste 2 Valentziako bonbero honako karrereta dediketan dizenak!!

Karreri hasi ta hasierako 500m-tuk topera, ariñei seguruenetik!! Ni eskillareta 4. sartu nintzen Julenen referentzixi segitzen, bera bigarren. Eskillarak igoten hasi ta ikusten neban nire ritmue aurreko birena baño ariñaue zala, baña honek ezben nahi pasetan laga, ta lenengo pixutik 6. pixure arte eurek barrutik korrike ta ni kanpoko aldetik pasau nahixen ta alperriko metro geixa eitxen ta arnasi bero bero ipintxen!! Azkenin kabreaute barrutik sartzen ahalegindu ta pasetan lagaztien!!

Baña hor momentun, lelen zoien Julen ya ikusi be ezan eitxen ta ni oso txarto sentitzen nintzen!! Arnasi hartzi kostau, tripak bueltaka...ta ondiño 8. pixun, ta beste horrenbeste falta!! Guztire 16!! :( Amore emon, bertan bera laga dana ta oiñez igoti pentsau neban. 8 pixu oiñez ta jenti pasau ta pasau!! Pixuko batek gitxi gora behera, ta azkenin 8. amaitzeko, disgustora, asko sufridute...

Baña gauza danei euren alderdi positibu topau biher jakuela esaten da, ta normalin eukitxen dabenez, honek be badauke berana!! Aurtengo urtin beste helburuik ez ipintxi pentsauot, Behobia juteko asmoik ez dauket, Euskadi Irratiko Trindorra suspendidu einda, ta buru despejetako sasoie be heldu da, asike hemendik aurra kirola eitxen segidu bai, hori betiko modun, baña korrikeko entrenamentu pixkat alde bata lagata!! Bizikletan ibili, lagunekin palaz, futbolin pixkat, korrike disfrutetako...

Urrengo karreri, urtero lez urtiai amaiera ona emoteko, Lekeitxoko San Silbestre. Aurten eztot uste ganoraz preparaute helduko nazenik, asmue abenduan erdi inguruen ganoraz entrenetan hasti da ta 2 aste ezti nahiku...baña bardin da, lagun artin goxi pasetako aukera politxe da asike han egongona!! :)

Eskerrikasko danoi azken hillitan be gañin egoti gaitxik, urte amaieran eungot urteko laburpen bat, momentu txarrak, gogorrak, baña batez be onak akordetako!! ;)

martes, 25 de octubre de 2011

GERNIKAKO VII MILLA

Oingu bai aspaldikossss!! :)

Motx motxien doie nundik nor nabilleneko resumen bat. Oin dala hille terdi, Ourenseko Españako Kopako karreran jauzi ta belaun baten molestixakin ibilina. Hau gaitxik, ya karrerak ixe amaitxute dauezela ikusitxe ta tenporadi luzetxu izen danez, deskansu hartzi erabaki neban.

Deskansu esatotenin, entrenamentu serixuk alde bata laga, baña kirola eitxen segitzi izen da!!Ixe egunero zozer ein, baña korrike serixo entrenau barik!! Egun baten bizikletan, beste baten palaz, futbolin...beti be ordu bete inguru, geixenetan gitxia ta gitxitxen geixa!!jeje.

Baña lengo zapatun, karrera baten parte hartzeko gogotxu sartute neuken, ta Gernikeko Millie zala aprobetxaute bertara juti pentsau neban. Ta egixe esan pentsau bañ hobeto urten ban gauzik ta gustora egoteko modun na. Denpori esan izen oso ona, 4´51´´, baña karreri irabazteko aukeri euki neban asike horreaz oso pozik egoteko modun na!! :)

1- Joseba Plaza
2- Markos Bernaola
3- Ander Okamika

Atzo Nikolen urtin izen zille aprobetxaute, hau karreri berantzako!! :)

Oin hemendik aurra bardin segidukot, kirola ein bai baña trankil, ya datorren urtera arte presiñorik barik!! Ze karreratan parte hartukoten? BECeko igoeri, Karakate, Alkorta, Lekitxo bizirik...ta besteren bat igul baña asmo nausixe ondo paseti ta disfruteti izenda!!

Ia ia ba holan bada dana, tenporadiai amaiera politxe emon ahal bajako ta datorren urtera begire gauza barrixek planteau!! Ikusikoda!!

Amaitzeko eskerrak emok betiko modun urte guztixen ziher gañin egon zarien etxeko, lagun, neska lagun...danoi!! Karreretan animuk ta zaratak, ta gero zorixonak...hori baño hoba zer?? ;)

viernes, 23 de septiembre de 2011

SANTA EUFEMIKOKO ERMITARA IGOERA 2011

"La carrera de las carreras" deitxu izetzet beti, ta aurten be bardin deitzen segidukotzet!!

- 800m-ko luzeri, desnibel dezente baña korrike juteko moduku, 221 eskillara amaieran, ta jente asko asko asko animetan! Ta hori dana 4´-5´ inguruen! Aurretik, karreran ta gero, sentsaziñoiek mille! Zozer geixa eskatu ahal jako karrera bati? :D

Urtero modun aurten be urreratu nintzen Santa Eufemiko karrera! Aurreko astin bertan entrenamentu bat einde lagun batzukin, ta sentsaziño nahiku onekin ta gogo askokin!

Tarteka euri zaparrada edarrak, basa asko egongo da karreran, baña horrek eztau gogoik kentzen, hobeto, berotu pixkat ta apunteta: Izena emonda 26 (10 marrokiar), ni ta Markos 27 ta 28. azkenak, iñoz baño parte hartzeille geixa (akordetan na urteren baten 6 lagunekin korritzen be), ta nibela be asko (Julen Larruzea, Imanol Goñi, Igorrillo, Mitxel, Altuna, Markos, Julini, Sabin, 4-5 marroki onak, ta aparte eskualde bueltako jende gazte pillu!! Pozteku da hori be datorren urtiei begire), hasi aurretik korrikalarixen artin tema bat: Nundik eingeu salidi? Sabin Aulestiarrak diño hasiera Itxurritxik eitxen zala ta handik dala karreri, ta arrazoie dauke asike bertatik urtengogu gaur be!! Rekorra eizan urtin (Julen Aranguena 3´54) 30m inguru goraua, asike aurten ezta rekorrik ezelan bez, basi + m geixa...ta eguzkixe ta m gitxia egonda be Julenen denpori hobetuko dabenik ezta!!

Hasi da karreri ta marrokixek tiretzen, baña ritmo nahiko lentu beitxandu jate! Lenengo kurba arte Julen Larruzea titzen hasten da, ta behin hori pasaute aurrin ipintxe erabakitxot neure ritmo gustukun jun ahal izeteko, 2. kurbi aurrin, 3.be aurrin ta 4.kurba orduko marroki bat albun ipintxen jate, azken rektan sartu ta plaza heldu aurretik marrokixek ritmu aldatu, Julen Larruzeak segidu ta ni 3. gelditzen na eskillaretan hementxe ordenan sartute!!

Eskillarak: Nire buruen marrokixek pot eingo dabela da, ta pixkat regulau ezkero igul 2. ein ahalkotela! Hasi na korrike igoten, aurreko bixena pixkat urreratu baña hankak eztabe emoten...trankiltxua junbiko da baña lo gatu barik ze atzetik Imanol Goñi ta beste marroki bat be fuerte datoz...baña ikusten euen jentian animo ta zarata danekin aurrekuena urreratzeko azken ahalegiñe eitxi erabakitxot, baña EZ...beste batako laga biko da!! 20seg sufridu ta goixen, 3. puestu ta 4´18!

Klasifikaziñoie:
1- Marroki bat.
2- Julen Larruzea.
3- Joseba Plaza.
4- Imanol Goñi.
5- Marroki bat.

Pozik bai puestu ta bai denpori gaitxik! Baña batez be pozik ta eskerrak emon bitxuaz animetan egon zan jente danai!! Beti bardiñe esateot, baña hemen karrerako salidi eta eskillarak, eta Markiñeko krosin zelaixen sartzi...lo mas!! Eskerrikasko etxekuei, Nikolen familixiai, zarataka ta galdezka ibili ziñeten ezagun danei, ta beste danei be bai!!

Santa Eufemiko karrerik gerua ta indar geixa!! Egunen baten banan banan urten biko dabe korrikalarixek ze bidin danak kabidu bez!!jejeje.

Urrengorarte, ondosegii!! ;)

lunes, 12 de septiembre de 2011

CANON DO SIL (Ourense) - KM VERTICAL VerticAlp (LA MOLINA)

Aspaldikooos!! Oingun kostau jate (tenporadi be aurra doie ta dana kostetan da gerua ta geixa!!) baña halako baten momentu bat topauot ta hemen nator 3-4 kontukin!! :)

Orensen "Canon do Sil" (españako kopako 4. probi), La Molinan VerticAlp (Kataluñako Km bertikal bat) ta aparte inguruko herrixetan be egondi karrera batzuk oingo asteburun asike hemen doie bakotxa zelan jun dan!!

"Canon do Sil" (Ourense, Galizia).
- Luzera: 34km.
- Desnibela: 4400m +/-.
- Estilue: Mendiko karreri, Españako kopako 4. ta azken probi.
- Denporie: 3h14´13´´
- Puestue: 10.
- Komentarixu: Españako kopi amaitzeko oso resultau ona. Aurreko probetan 22, 19 ta 13. postuk lortute, karrera baten lenengoko 10etan sartzeko aukerie eukitxiaz oso pozik!! Pena bakarra, 4tik 3 proba kontaute ta kalsifikaziño generala hartute 11. puestue lortu izena, ta lenengo 10etan sartzie hain urran euki izena!! Baña bueno, urte hasierako asmue lenengo 15etan egotie zan asike helburue beteta pozik egon biher ezta?? :)


"VerticAlp" (La Molina, Katalunia).
- Luzera: 4´5km
- Desnibela: 900m +.
- Estilue: Km bertikala, dana gora.
- Denporie: 46´37´´
- Puestue: 8.
- Komentarixue: Compresport selekziñoian patrozinadoriek inbitaute, Kataluñan egon giñen Km bertikal bat eitxen. Euskal Herriko karreraren bat ein barik laga ta asteburu trankiltxuau bat euki ez izenak fastidixetan badau be, urteko azken biajie izen da ta beti be selekziñoian parte izetiai ezetza emon ezin jakonez, ilusiño danaz jun nintzen karrera honeta. Baña eskusi emoten badau be, karrera aurreko gabaz hagin bateko miñaz lorik ezin einge egon ta gero karreran hasieratik bolak igon biherrin...justo oiñez asko ein bizan karreri gaña aldapa asko euelako...baña bueno, azkenin 8. ta ez kejetako modun!! Gaña Selekziñoko lagun Oier Ariznabarreta ta Oihana Kortazarrek generalin, ta Nerea Amilibiak beteranetan irabaziben asike pozik!!

"Gizaburuko lasterketa"
- Luzera: 1´4km
- Estilue: Asfalto.
- Klasifikaziñoie: 1-Imanol Goñi 3´59´´, 2-Ibon Bengoetxea 4´00, 3-Mitxel Zenarruzabeitia 4´01´´.
- Komentarixue: Azken 2 urtitan hemen karreran parte hartu izendot, ta aurten faltetik pena pixkat emozte...gaña nibeltxu egon zala ikusitxe, karrera politxe izen zala seguru!! Nik datorren urtiai itxain bikotzet!! :)

"Santa Eufemiko ermitara igoera"
- Luzera: 800m + 221 eskillara.
- Noz: Irailak 18, eberdiko 13.00
- Komentarixu: Belaune erdi ikutute dauket, baña urteko karrera faboritu izenda ezingo da jun barik gatu...asike oingo astin pare bat entrenamentu ein ta domekan 13.00 han egongona zain!! Urtero juteko asmun dabillenak ta animetan eztanak, aurten dauke aukerie, agertuuu, giro edarra egoten da ta!!

Amaitzeko esan, behin Españako kopi amaitxute pozik gatzen nazela eindeko tenporadiaz. Hasieran flojotxua hasi banitzen be urtie ondo amaitxuot ta azken klasifikaziñoien 11. egoti emaitz oso ona da nitzako!! Oin urrengo urtekuai itxain biko jako!! :) Ta datorren karreri noz izengo dan? Len goratxua esandako modun Santa Eufemi, irailak 18 eberdiko 13.00...ia zelan urtetan daben!!

Eskerrikasko danoi animo, dei, mensaje...gaitxik, ta ia urrengun arintxua idaztenbot zozer!! :D Lasterarteee!! ;)

martes, 16 de agosto de 2011

ANDUTZ (Itziar). SANTUTXU (Markiñe). SANTA BARBARA (Ezcaray). PUENTE A PUENTE (Ezcaray).

Kaixo kaixo kaixo kaixo!! 4 bider esan biher, baten karrera bakotxeko!!jejeje.

Azken aste bixetan hemen ezer idatzi barik egona, ta gaur, etxin eta denpora libre apir bataz, azken egunetako resumen txiki bat eitxeko momentu da asike hemen doie!! :)

8 egun, 4 karrera.
Entrenamentuan teorixa danak alde bata laga, ta einbiher eztizen gauza danak einde: entrenau gitxi, konpetidu larreri, rekuperau asko bez...abuztuan 7-13 bitxartin 4 karreratan parte hartuot, ta egixe esan danetan sentsaziño oso onak eukitxuaz, batez be buruz, ta gorputzeko parte inportantiena dala argi gelditxu jate beste behin be!! Pertsona bat moralez ondo dauenin, ezta lesiñorik, ezta billurik, ta edoze eitxa heldu leike!!

ANDUTZ (Itziar).
Estilue: Mendiko karreri, igon ta bajatu.
Distantzixi: 4´5km.
Klasifikaziñoe: 1-Joseba Plaza (23´49). 2-Unai Bengoa (25´39). 3-Ekaitz Azkoaga (27´07).
Informaziñoie: www.andutz-igoera.blogspot.com

SANTUXU (Markiñe).
Estilue: Mendiko karreri, rekorridue, gora, behera, llano...
Distantzixi: 4km.
Klasifikaziñoie: 1-Joseba Plaza (16´26) . 2-Ruben Arrizabalaga (17´14). 3-Joseba Altuna (17´14)

SANTA BARBARA (Ezcaray).
Estilue: Mendiko karreri, igon ta bajatu.
Distantzixie: 2´5-3km inguru.
Klasifikaziñoe: 1-Joseba Plaza (10´23) Rekorra.

PUENTE A PUENTE (Ezcaray).
Estiue: Asfalto.
Distantzixie: 2km.
Klasifikaziñoie: 1-Joseba Plaza (5´55).

Joe ba asteko resumena ikusitxe oso pozik egixe esan, urtian hasieran norek esango leuke tenporadako momenturen baten holako ratxa bat harrapauko nebala...baña momentu gatxenetan aurra einde, entrenamentu asko kojoka, mendixek ziher bakarrik oiñez be ezin einge...holakuk pasau ta gero beti etorten da erregaloren bat, asike ena kejauko ta urrengun be momentu onak etorri daixezan biherrin segidu biko da!! :)

Eskerrikasko urra urrakue karrera danetan atzetik etorte arren, lagun ta ezagun danei beti animuk emon ta albun egotearren, ta oingu Ezcarayko herrixai ta bertan animuk emon, zarata batzuk ein karreran, ta amaitxutekun zorixontza urratuteko danei!! Ia urrengo baten repetidu baleike holako zozer!! Oin aste beteko oporrak hemendik kanpora, relax, tranqulidad, eguzki pixkat, ta korrikaldiren bat be einbikoda edo...jejeje.

ESKERRIKASKO DANOI TA SEGI UDI APROBETXETAN, AURRA DOIE TA!! :D

martes, 2 de agosto de 2011

ARAMOTZ MENDI LASTERKETA 2011 (MENDI LASTERKETEN ESPAÑAKO KOPAKO 3.PRUEBI)

BAZAN ORDUE!! Behingue gaitxik, Españako kopako karrera baten sentsaziño onak!! :-) Granada eta Canariasen, bixetan karrerak luze ein jatezan ta puestuk galtzen amaitxu nitxun, baña oingun alrebes izen da, beti atzetik aurrera ta sentsaziño onekin!! Etxin korritziana izengo da? Jentian animuk? :-)

Oingun motxa doie karrerian komentarixu!! Azkenengo sarreran esan neban modun, aspaldixon ez na ibili bapebe ganoraz entrenetan, baña aurreko martitzenin Ispasterko krosin ondo ibiltxik morala pixkat altzauzten, asike 27-30km eitxeko gogo asko asko barik, baña aldin erun bineban nikixe eruteko gogo itzelekin urreratu nintzen Zornotza!!

Salidi goxeko 9etan, asike goxin goxa jaiki, lagunek juergaik bueltan saludau, batzuk lota ta beste batzuk sufritza!! :D Ingurure begitxu ta nibel asko, betiko Españako kopako korredorik eta aparte Aitor Osa, Zuhaitz Ezpeleta, Iñigo Lasaga, Jesus Martin, Mohamed Boughras...eta beste hainbeste Euskaldun gerri emoteko prest!! Nire partetik km larregi zille ta aguntauko ez neban billurre, hori gaitxik suabe hasi ta gitxinaka atzetik aurrera eitxi zan asmue!!

Ta bai, 40. postu inguruen hasi, 5.km 30., 10.km 20., 15.km 17., 20.km 15., 25.km 14. ta metan 13. Iñoz Españako kopako karrera baten lortuotan puesto onena, igez 15. Vall de Uxio (Castellon), ta aurten Granadan 22 ta Canariasen 19, asike 13. puestuaz oso oso pozik!! :-)

Hemen daukezue klasifikaziñoian linke:
www.brinean.com/aramotz_e/presentacion.html

Baña puestuaz baño pozaua karreri ikusten euen jentiai eskerrak bizi izendako sentsaziñoiek!! Aurretik Zuhaitz eta Aitorren moduko 2 makiña eta gero beste danak kanpotarrak, ta jentik Euskal Selekziñoko kamiseti ikusitxekun emondako animo ta zaratak...ITZELA!! Eskerrikasko Markiñetik karreri ikusta jundako lagunei (Urko, Janire ta konpañia..), karreran laguntzen egon ziñetenoi (Imanol, Eki, Igor...) ta momenturen baten nire izena entzunde hotzikeraren bat edo beste sentidu erainztezuen danoi!!

Kopako urrengo karreri, ta 4. ta azkena, irailak 4, Canon do Sil (Ourense). 30km inguru, ta hemen erabakiko da kopako puestue. Lenengo 20retan sartu ezkero, generalin 15. puestu aseguraute, ta hortik aurrera gatzi posible bai, baña oso gatxa!! Gaña udan gauezela jakinde, ta abuztu abuztu dala...jejeje.

Bueno ba aprobetxau udi ahaldan onduen!! Besarkada bat!! :-)

miércoles, 27 de julio de 2011

MARKIÑE (5) -AZKARATE (4) -ISPASTER (2) TA 1?? :-D

Aspaldikoosss!! :-)

Azken astitan alde bata lagata eukiot bloga...Herriko jaixek, inguruko herriren batekuk be bai, etxetik kanpo denpora larregi...baña hemen nator bueltan 3-4 kontukin!!jeje.

Titulun ipintxen daben modun azken 2 astitan 3 karreratan hartuot parte, ta bat bez mendi mendiku!! Markiñeko krosa 7km, Azkaratera igoeri 5,9km, eta Ispasterko krosa 7km, danak asfaltotik!!

Markiñeko krosa.
Nahiku gustora 5. puestuaz. Salidan 7 Afrikar ikusi ta berotu ein nintzen, gaña galtzeko ezer ez neukenez..lenenguei segitzen ahalegindu nintzen, ta lenengo buelti 3´5km aguntau neban, baña bigarren bueltan sufridu...jejeje. Azkenin 5. ta pozik!!
1.Kamali Majdohbi. 2.Abdelhak Sabhi. 3.Hichm Ovalla. 4.Mohamed Bougharass. 5.Joseba Plaza.

Azkaratera igoeri.
Oin dala 40 urte inguru nire tio batek hemen karreran rekor bat ipiniban 22´22´´, gero Ingles birek hobetu ben hau marki, ta aurten lenengokoz Elgoibarko Maala auzoko jaixen barrun karreri antolatuben...ta ez banintzen ondo ondo sentitzen be (gitxi entrenaute, ordu asko tente ibilitxe...) tion denpora urreratzi ia posible zan ikusi bizan asike han jun nintzen!! Topera hasi Oier Ariznabarretai segike, betekada edarra harrapau, ta azkenin 4. ta eskerrikasko!!jejeje.
1.Oier Ariznabarreta. 2.Ander Agirre. 3.Iñigo Lariz. 4.Joseba Plaza. 5.Roberto Gonzalez.

Ispasterko krosa.
Ez dakit 7. edo 8.bider hartu baot parte hemen karreran, ta oingo ediziñoien iñoz baño duda geixa neuken juteko...baña anaixa arreba ta neska lagunek animaute azkenin han egon nintzen!! Ta jun orduko eurekin berba einde: "Bardin dozte nor dauen, eztauket ezer galtzeko asike aldan momenture arte lenenguaz korritzi da asmue" ta bai, salida nibel askoko izen batzuk bai: Mohamed Bougharass, Imanol Goñi (Deskanso batetik datorrelako, bestela eztotzeun segiduko iñok bez), Markos Bernaola, Jon...ta jendetxu batu zan!! Ta kanpotik be jente nahiku, egunek be asko ezbala laguntzen ta palireko girok ez euenez...

Karreri hasi ta lenengo metrutatik aurrin 5, Mohamed, Imanol ta neu be bai, ritmo haundixe ipini nahixen, ta Markos ta Jon pegaute. Baña gitxinaka danok gatzen jun giñen ta azkenin Mohamed bakarrik gatuzan ta karreri irabaziban!! Hori bai, Mohamed ta bixok bakarrik gatu giñenetik 5.km ingurure arte elkarraz korritzi, jente danan animo ta zarata artin, karrerian aurre aurrin...ITZELA!! Sentsaziño politxek!! Bineban holako zoze aspaldiko partez, ta Markiñe ta Ispasterkuaz nahiku dauket!! :-D Eskerrikasko danen animo ta zarata gaitxik, bakarrik hoixe gaitxik, merezi dau entrenetan segitzik!! :-)

Oin asteburun "Aramotz mendi lasterketa", mendi karreretako españako kopako 3. pruebi...aurreko bixetan 22 ta 19. gatute, ia hemen be lenengo 20retan sartzi posible bada...aunke ezta erretz egongo, km falti be badauket aspaldixen ta!! Baña bueno, ahal dana eingoda!! :-)

Eskerrikasko dana gaitxik danoi, ta lasterarte!! Aprobetxau udie, bizixe 2 egun di ta!! Ta ahal bada asteburun toketi daukela ezta?? :-D